2 Berrogoi eta bi urthe cituen Ocociasec erreguinatzen hasi cenean, eta urthe batez erreguinatu cen Jerusalemen; eta haren ama, Amriren alaba, Athalia deitzen cen.
3 Bainan hura ere Acaben etchearen bideetaric sarthu cen; ecic bere amac ekarri çuen tzarqui eguitera.
4 Gaizquia eguin çuen beraz Jaunaren aitzinean Acaben etcheac beçala; ecen, bere galpeneco, hequiec içan cituen conseilari, bere aita hil ondoan.
5 Hequien erranetic ibili cen. Eta Israelgo erreguerequin, Acaben seme Joramequin, Erramoth Galaadecota goan cen, Siriaco erregue Haçaeli guerla eguitera; eta Siriarrec sakitu çuten Joram.
6 Hau Jezrahelera itzuli cen sendatzera; ecen saki asco hartu cituen erran den guduan. Beraz Judaco erregue Ococias, Joramen semea, jautsi cen ikustecotzat Joram Acaben semea, Jezrahelen eri çagona.
7 Ecic Ocociasen contra Jaunaren nahia içan cen ethor çadien Joramen ikustera; eta ethorri cenean, harequin bidera ilki çaquion Jehuri Namsiren semeari, ceina gançutu baitzuen Jaunac Acaben etchearen xahutzeco.
8 Beraz Jehuc eceztatzen çuelaric Acaben etchea, atzeman cituen Judaco princeac, Ocociasen anaien semeac, hura cerbitzatzen çutenac, eta hil içan cituen.