9 Ococias bera ere bilhaturic, atzeman çuen Samarian gordea çagoela; eta bere aitzinera erakarri çaroetenean, hil çuen, eta ehorci çuten hura, ceren cen Josafaten semea, bere bihotz oroz Jauna bilhatu çuenarena; eta etzen guehiago cerbait ustequeria içateco, Ocociasen odoleco norbait erreguinatuco cela;
10 Ecic haren ama Athaliac ikusiric bere semea hila çuela, jaiqui cen eta hil cituen Joramen etcheco erregue odolecoac ciren guciac.
11 Bainan Josabethec, erregueren alabac, hartu çuen Joas Ocociasen semea, eta erregueren semeac bilcen hari cituztelaric, ebatsi çuen hequien artetic, eta bere unhidearequin gorde çuen oheetaco guelan; Josabeth aldiz, hura gorde çuena, erregue Joramen alaba cen, Joiada aphez-handiaren emaztea, Ocociasen arreba; eta hargatic Athaliac etzuen hil Joas.
12 Aphecequin Jaunaren etchean gordea içan cen, lekuaren gainean Athalia erreguinatu cen sei urtheetan.