1 Bada, çazpigarren urthean, Joiadac indar harturic, beretu cituen ehuntariac, erran nahi Açarias Jerohamen semea, Ismahel Johananen semea, Açarias Obeden semea, Maasias Adaiaren semea eta Elisaphat Cecriren semea, eta patu bat eguin çuen hequiequin.
2 Eta Juda inguratuz, lebitarrac eta familietaco buruçaguiac bildu cituzten Judaco hiri gucietaric, eta Jerusalemera ethorri ciren.
3 Oste guciac beraz erreguerequin batasun eguin çuen Jaunaren etchean, eta Joiadac erran çaroeten: Huna erregueren semea erreguinatuco dela, Jaunac Dabiden semeen gainean erran içan duen hitzaren arabera.
4 Huna cer eguinen duçuen:
5 Larumbatean çuetaric heldu diren aphez, lebitar eta athalçainen heren bat egonen da atheetan, heren bat berriz, erregueren jaureguico alderat, eta heren bat Asentucoa deitzen den athean; aldiz gaineraco populua egonen da Jaunaren etcheco lorioetan.
6 Eta nor-nahi berceric ez bedi sar Jaunaren etchean, baicic-ere apheçac eta lebitarretaric eguimbideen bethetzen hari direnac; horiec sarthuco dira bakarric, sainduetsiac baitira; eta populuaren gaineraco guciac çainduco du Jaunaren etchea.
7 Lebitarrec berriz, ceinec beren harmequin, ingura beçate erregue, (berce nihor temploan sarcen bada, hila içan bedi), eta içan beitez erregueren inguruan, nahiz sarcen, nahiz ilkitzen denean.