10 Eta populu gucia, ezpatac escuetan, eçarri çuen erregueren inguruan, aldarearen eta temploaren aitzinean, temploco escuin-aldetic ezquerreco alderaino.
11 Eta erakarri çuten erregueren semea; buruan eçarri çaroten diadema eta escura eman çaroten leguea çaducan liburua eta erregue eçarri çuten. Joiada aphez-handiac bere semeequin gançutu çuen halaber; çorion aguiancatu çaroten eta oihu eguin çuten: Bici bedi erregue!
12 Athaliac hori aditu çuenean, erran nahi da lasterca çabilçanen eta erregue laudatzen çutenen haroa, Jaunaren templora populuaren gana sarthu cen.
13 Eta ikusi çuenean erregue templo-sarcean mail baten gainean xutic, eta lekuco populu gucia bozcariotan, turuta durrundaca eta berce asco tresnez jotzen, eta oihuz laudatzen, hautsi cituen bere soinecoac eta erran çuen: Cimarkua! cimarkua!
14 Bada, Joiada aphez-handia ehuntarietara eta armadaco aitzindarietara ilkiric, erran çaroeten: Eramaçue temploco hersguneetaric harat, eta campoan ezpataz hila içan bedi. Eta apheçac manatu çuen etzedin hil Jaunaren etchean.
15 Eta lephotic lothu citzaizcon; eta erregue-etcheco çaldien athetic barnera sarthu cirenean, han hil çuten.
16 Joiadac berriz, bere eta populu guciaren eta erregueren artean batasun eguin çuen, Jaunaren populu içatecotzat.