13 Eta ikusi çuenean erregue templo-sarcean mail baten gainean xutic, eta lekuco populu gucia bozcariotan, turuta durrundaca eta berce asco tresnez jotzen, eta oihuz laudatzen, hautsi cituen bere soinecoac eta erran çuen: Cimarkua! cimarkua!
14 Bada, Joiada aphez-handia ehuntarietara eta armadaco aitzindarietara ilkiric, erran çaroeten: Eramaçue temploco hersguneetaric harat, eta campoan ezpataz hila içan bedi. Eta apheçac manatu çuen etzedin hil Jaunaren etchean.
15 Eta lephotic lothu citzaizcon; eta erregue-etcheco çaldien athetic barnera sarthu cirenean, han hil çuten.
16 Joiadac berriz, bere eta populu guciaren eta erregueren artean batasun eguin çuen, Jaunaren populu içatecotzat.
17 Hargatic populu gucia Baalen temploan sarthu cen eta herraustu çuen; haren aldareac eta itchurac phorroscatu cituen; Mathan ere, Baalen apheça, aldareen aitzinean hil çuten.
18 Aldiz, Joiadac Jaunaren etchean cargudunac eçarri cituen, aphez eta lebitarren escu-peco, ceinac Dabidec Jaunaren etchean berezcatu baitzituen, Jaunari holocausten escainceco, Moisen leguean iscribatua den beçala, bozcarioz eta cantuz, Dabiden manuaren arabera.
19 Jaunaren etcheco atheetan ere athalçainac eçarri cituen, edocein gauçaz lohi cena barnerat sar etzedinçat.