3 Oste guciac beraz erreguerequin batasun eguin çuen Jaunaren etchean, eta Joiadac erran çaroeten: Huna erregueren semea erreguinatuco dela, Jaunac Dabiden semeen gainean erran içan duen hitzaren arabera.
4 Huna cer eguinen duçuen:
5 Larumbatean çuetaric heldu diren aphez, lebitar eta athalçainen heren bat egonen da atheetan, heren bat berriz, erregueren jaureguico alderat, eta heren bat Asentucoa deitzen den athean; aldiz gaineraco populua egonen da Jaunaren etcheco lorioetan.
6 Eta nor-nahi berceric ez bedi sar Jaunaren etchean, baicic-ere apheçac eta lebitarretaric eguimbideen bethetzen hari direnac; horiec sarthuco dira bakarric, sainduetsiac baitira; eta populuaren gaineraco guciac çainduco du Jaunaren etchea.
7 Lebitarrec berriz, ceinec beren harmequin, ingura beçate erregue, (berce nihor temploan sarcen bada, hila içan bedi), eta içan beitez erregueren inguruan, nahiz sarcen, nahiz ilkitzen denean.
8 Lebitarrec beraz eta Juda guciac eguin çuten, Joiada aphez-handiac manatu gucien arabera; eta ceinec beren guiçonac hartu cituzten, hala larumbaten aldira heldu cirenac, nola astea betheric ilki behar cirenac; ecic Joiada aphez-handiac, elkarri aste bakoxca jarraiquitzen ohi ciren andanac etzituen goaterat utzi.
9 Joiada apheçac ehuntariei eman çaroezten Dabiden lança, erredola eta erredola motchac, Jaunaren etchean consecratu cituenac.