14 Eta lanac oro akabatu cituztenean, erregueren eta Joiadaren aitzinera ekarri çuten gaineraco dirua. Hartaric eguinac içan ciren temploco eguimbideetaco tresnac, holocaustetacoac, xatac ere eta urhezco eta cilharezco berce unciac; eta Joiada bici içan cen gucian holocaustac guelditu gabe escaincen ciren Jaunaren etchean.
15 Bada, Joiada çahartu cen egunez bethea, eta seietan hogoi eta hamar urthetan celaric hil içan cen.
16 Dabiden hirian erregueequin ehorci çuten, Israeli eta haren etcheari onguia eguin içan çuelacotz.
17 Aldiz, Joiada hil ondoan, Judaco buruçaguiac sarthu ciren eta adoratu çuten erregue, ceina, hequien agurrec bigüinduric, hequien nahietara erori baitzen.
18 Jaunaren, beren arbasoen Jaincoaren temploa bazterrerat utzi çuten, eta cerbitzatu cituzten lucuac eta jaincomoldeac. Bekatu horren gatic Jaunaren hasarrea biztu cen Judaren eta Jerusalemen contra.
19 Igorcen çaroezten profetac, Jaunaren gana bihur citecen, eta hequien hitzac etzituzten ençun nahi.
20 Horren gatic Jaincoaren izpirituac bethe çuen Çacarias Joiadaren semea; eta populuaren aitzinean jarri cen, eta erran çaroeten: Hau dio Jainco Jaunac. Certaco hausten duçue Jaunaren manamendua? etzaitzue ongui atheratuco. Certaco utzi duçue Jauna, harec ere çuec uzteco?