17 Aldiz, Joiada hil ondoan, Judaco buruçaguiac sarthu ciren eta adoratu çuten erregue, ceina, hequien agurrec bigüinduric, hequien nahietara erori baitzen.
18 Jaunaren, beren arbasoen Jaincoaren temploa bazterrerat utzi çuten, eta cerbitzatu cituzten lucuac eta jaincomoldeac. Bekatu horren gatic Jaunaren hasarrea biztu cen Judaren eta Jerusalemen contra.
19 Igorcen çaroezten profetac, Jaunaren gana bihur citecen, eta hequien hitzac etzituzten ençun nahi.
20 Horren gatic Jaincoaren izpirituac bethe çuen Çacarias Joiadaren semea; eta populuaren aitzinean jarri cen, eta erran çaroeten: Hau dio Jainco Jaunac. Certaco hausten duçue Jaunaren manamendua? etzaitzue ongui atheratuco. Certaco utzi duçue Jauna, harec ere çuec uzteco?
21 Hauquiec bildu ciren haren contra; Jaunaren etcheco lorioan harricatu çuten erregueren manuaren arabera.
22 Erregue Joas etzen orhoitu Çacariasen aitac, Joiadac harençat içan çuen urricalpenaz, bainan hilaraci çuen haren semea. Eta hunec hilceracoan erran çuen: Ikus eta bilha beça Jaunac.
23 Eta urthea iragan cenean, Siriaco armada igan cen Joasen contra, Judara eta Jerusalemera ethorri cen, hil cituen populuco aitzindariac oro, eta harrapaquin gucia Damasera erregueri igorri çaroen.