20 Horren gatic Jaincoaren izpirituac bethe çuen Çacarias Joiadaren semea; eta populuaren aitzinean jarri cen, eta erran çaroeten: Hau dio Jainco Jaunac. Certaco hausten duçue Jaunaren manamendua? etzaitzue ongui atheratuco. Certaco utzi duçue Jauna, harec ere çuec uzteco?
21 Hauquiec bildu ciren haren contra; Jaunaren etcheco lorioan harricatu çuten erregueren manuaren arabera.
22 Erregue Joas etzen orhoitu Çacariasen aitac, Joiadac harençat içan çuen urricalpenaz, bainan hilaraci çuen haren semea. Eta hunec hilceracoan erran çuen: Ikus eta bilha beça Jaunac.
23 Eta urthea iragan cenean, Siriaco armada igan cen Joasen contra, Judara eta Jerusalemera ethorri cen, hil cituen populuco aitzindariac oro, eta harrapaquin gucia Damasera erregueri igorri çaroen.
24 Eta halere, nahiz Siriar guti ethorri cen, Jaunac hequien escuetara oste gaitz bat arthiqui çuen, ceren bazterrerat utzi çuten beren arbasoen Jainco Jauna; eta Joasen gainean halaber laido handiac erabili cituzten Siriarrec.
25 Eta goatean, hiradura handitan utzi çuten; haren cerbitzariac berriz, haren contra jaiqui ciren, Joiada apheçaren semearen odola nahiz aspertu; bere ohean sakitu çuten, eta hil cen; eta Dabiden hirian ehorci çuten, ez ordean erregueen hobietan.
26 Bada, hari celatac hedatu ciozcatenac ciren Çabad, Semaath Amontarraren semea, eta Joçabad, Semarith Moabitarraren semea.