3 Aldiz Joiadac harraraci çarozcan bi emazte, ceinen ganic içatu baitzituen semeac eta alabac.
4 Guero Joasen gogoco içan cen Jaunaren etchean erreberritzapenac eguitea.
5 Apheçac eta lebitarrac bildu cituen, eta erran çaroeten: Ilki çaitezte Judaco hirietara, eta urthe oroz Israel gucia ganic dirua bil çaçue çuen Jaincoaren temploco berritzapenen eguiteco, eta hori eguiçue çalhuqui. Bainan lebitarrac naguiquiegui haritu ciren.
6 Eta erreguec deithu çuen Joiada buruçaguia, eta erran çaroen: Cergatic ez duçu artha içan borchatzeaz lebitarrac Judatic eta Jerusalemetic ekarcera dirua, Moisec Jaunaren cerbitzariac manatu içan duena, Israelgo jende guciac ekar deçan lekucotasuneco tabernaclearençat?
7 Ecic Athaliac, impio tzarrac, eta haren semeec larrutu dute Jaincoaren etchea, eta Jaunaren etchean consecratuac içan ciren gauça gucietaric berreguindu içan dute Baalen temploa.
8 Erreguec beraz manaturic, kutcha bat eguin çuten eta eçarri çuten Jaunaren etcheco athearen ondoan campoco aldetic.
9 Eta Judan eta Jerusalemen oihu eguin içan cen bakotchac Jaunari ekar ceçon, mortuan Moisec Jaincoaren cerbitzariac cergatu dirua.