6 Eta erreguec deithu çuen Joiada buruçaguia, eta erran çaroen: Cergatic ez duçu artha içan borchatzeaz lebitarrac Judatic eta Jerusalemetic ekarcera dirua, Moisec Jaunaren cerbitzariac manatu içan duena, Israelgo jende guciac ekar deçan lekucotasuneco tabernaclearençat?
7 Ecic Athaliac, impio tzarrac, eta haren semeec larrutu dute Jaincoaren etchea, eta Jaunaren etchean consecratuac içan ciren gauça gucietaric berreguindu içan dute Baalen temploa.
8 Erreguec beraz manaturic, kutcha bat eguin çuten eta eçarri çuten Jaunaren etcheco athearen ondoan campoco aldetic.
9 Eta Judan eta Jerusalemen oihu eguin içan cen bakotchac Jaunari ekar ceçon, mortuan Moisec Jaincoaren cerbitzariac cergatu dirua.
10 Eta buruçaguiac eta populua bozcariotan jarri ciren guciac; sarthu ciren eta ekarri çuten Jaunaren kutchara dirua, eta hambat eçarri çuten, non bethe baitzuten.
11 Eta erregueren aitzinera lebitarren escuz kutcharen ekarceco ordua ethorcen cenean (ecic diru hainitz bacela ikusten çuten), erregueren iscribaua eta aphez-handiac berezten çuena sarcen ciren eta kutchan cen dirua husten çuten; guero kutcha eramaten çuten bere lekura; horrela egun oroz eguiten çuten, eta bildua içan cen nihonereco dirutzea,
12 Ceina eman baitzaroeten erreguec eta Joiadac Jaunaren etcheco lanen cargua çutenei; eta hauquiec hartaric sariac ematen çaroezten harri-aphainçaileei eta lan bakotchetaco languileei, Jaunaren etchearen berritzeco; eta burdin eta cobre lanetan hari cirenei ere, erorcen hasia cenaren gogorceco.