2 Paralipomenac 24:9-15 BHNT

9 Eta Judan eta Jerusalemen oihu eguin içan cen bakotchac Jaunari ekar ceçon, mortuan Moisec Jaincoaren cerbitzariac cergatu dirua.

10 Eta buruçaguiac eta populua bozcariotan jarri ciren guciac; sarthu ciren eta ekarri çuten Jaunaren kutchara dirua, eta hambat eçarri çuten, non bethe baitzuten.

11 Eta erregueren aitzinera lebitarren escuz kutcharen ekarceco ordua ethorcen cenean (ecic diru hainitz bacela ikusten çuten), erregueren iscribaua eta aphez-handiac berezten çuena sarcen ciren eta kutchan cen dirua husten çuten; guero kutcha eramaten çuten bere lekura; horrela egun oroz eguiten çuten, eta bildua içan cen nihonereco dirutzea,

12 Ceina eman baitzaroeten erreguec eta Joiadac Jaunaren etcheco lanen cargua çutenei; eta hauquiec hartaric sariac ematen çaroezten harri-aphainçaileei eta lan bakotchetaco languileei, Jaunaren etchearen berritzeco; eta burdin eta cobre lanetan hari cirenei ere, erorcen hasia cenaren gogorceco.

13 Eta lanean hari cirenec ancetsuqui eguin çuten, eta harrasietaco hirricadurac hequien escuz tapatuac ciren; Jaunaren etchea leheneco heinean eçarri çuten eta gogorqui egonaraci çuten.

14 Eta lanac oro akabatu cituztenean, erregueren eta Joiadaren aitzinera ekarri çuten gaineraco dirua. Hartaric eguinac içan ciren temploco eguimbideetaco tresnac, holocaustetacoac, xatac ere eta urhezco eta cilharezco berce unciac; eta Joiada bici içan cen gucian holocaustac guelditu gabe escaincen ciren Jaunaren etchean.

15 Bada, Joiada çahartu cen egunez bethea, eta seietan hogoi eta hamar urthetan celaric hil içan cen.