1 Amasias hogoi eta borz urthetan cen erreguinatzen abiatu cenean, eta hogoi eta bederatzi urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama deitzen cen Joadan Jerusalemecoa.
2 Onguia eguin çuen Jaunaren aitzinean, ez bizquitartean bihotz osoqui garbiarequin.
3 Eta iduritu citzaioenean bere erreinua gothortua, cinçurrac eguinaraci çaroezten haren aita erreguea hil çuten cerbitzariei.
4 Bainan hequien semeac etzituen hilaraci, iscribatua denaren arabera Moisen legueco liburuan, ceinetan Jaunac manatu baitu, dioelaric: Aitac ez beitez hil semeen gatic, ez-eta semeac beren aiten gatic; bainan bat bedera bere bekatua gatic hil bedi.