3 Eta iduritu citzaioenean bere erreinua gothortua, cinçurrac eguinaraci çaroezten haren aita erreguea hil çuten cerbitzariei.
4 Bainan hequien semeac etzituen hilaraci, iscribatua denaren arabera Moisen legueco liburuan, ceinetan Jaunac manatu baitu, dioelaric: Aitac ez beitez hil semeen gatic, ez-eta semeac beren aiten gatic; bainan bat bedera bere bekatua gatic hil bedi.
5 Amasiasec beraz Juda gucia bilaraci çuen; xuxendu cituen familiaca, eta eçarri cituen ehuntariac eta milatariac Juda gucian eta Benjaminen; hogoi urthetaric eta goiticoac cembat ciren atheratu çuen, eta atzeman cituen hirur ehun mila guiçon-gazte guerlarat ilkitzen cirenac, lança eta erredola çakartenac.
6 Israeldic ere saritan hartu cituen ehun mila guiçon hazcar, ehun talendu cilharrezcotan.
7 Bainan Jaincoaren guiçon bat ethorri citzaioen eta erran çaroen: Oi erregue, ez bedi çurequin ilki Israelgo armada; ecic Jauna ez da Israelequin, ez-eta Efraimgo seme nihorequin.
8 Baldin uste baduçu armaden indarraren gainean daudecila guerlac, Jaunac etsaiez garhaitaracico çaitu, alabainan Jaunari dihoaquio edo laguncea, edo ihes igorcea.
9 Eta Jaincoaren guiçonari erran çaroen Amasiasec: Cer içanen da bada Israelgo soldadoei eman darozcatedan ehun talenduez? Jaincoaren guiçonac ihardetsi çaroen: Jaunac badu nondic çuri eman ahal horiec baino hainitz guehiago.