6 Israeldic ere saritan hartu cituen ehun mila guiçon hazcar, ehun talendu cilharrezcotan.
7 Bainan Jaincoaren guiçon bat ethorri citzaioen eta erran çaroen: Oi erregue, ez bedi çurequin ilki Israelgo armada; ecic Jauna ez da Israelequin, ez-eta Efraimgo seme nihorequin.
8 Baldin uste baduçu armaden indarraren gainean daudecila guerlac, Jaunac etsaiez garhaitaracico çaitu, alabainan Jaunari dihoaquio edo laguncea, edo ihes igorcea.
9 Eta Jaincoaren guiçonari erran çaroen Amasiasec: Cer içanen da bada Israelgo soldadoei eman darozcatedan ehun talenduez? Jaincoaren guiçonac ihardetsi çaroen: Jaunac badu nondic çuri eman ahal horiec baino hainitz guehiago.
10 Hargatic Amasiasec bereci çuen Efraimdic ethorri citzaioen armada, bere toquira itzul cedinçat; eta hauquiec Judaren contra samur handi, itzuli ciren beren lekura.
11 Bada, gogoa onduric Amasiasec, eraman çuen bere populua; goan cen Gazteguietaco haranera eta Seirgo hamar mila guiçon jo cituen;
12 Eta berce hamar mila hartu cituzten Judaco semeec; erakarri cituzten harcaitz baten muthurrera, erroiçua behera ambildu cituzten, eta lehertu ciren guciac.