9 Eta Jaincoaren guiçonari erran çaroen Amasiasec: Cer içanen da bada Israelgo soldadoei eman darozcatedan ehun talenduez? Jaincoaren guiçonac ihardetsi çaroen: Jaunac badu nondic çuri eman ahal horiec baino hainitz guehiago.
10 Hargatic Amasiasec bereci çuen Efraimdic ethorri citzaioen armada, bere toquira itzul cedinçat; eta hauquiec Judaren contra samur handi, itzuli ciren beren lekura.
11 Bada, gogoa onduric Amasiasec, eraman çuen bere populua; goan cen Gazteguietaco haranera eta Seirgo hamar mila guiçon jo cituen;
12 Eta berce hamar mila hartu cituzten Judaco semeec; erakarri cituzten harcaitz baten muthurrera, erroiçua behera ambildu cituzten, eta lehertu ciren guciac.
13 Bainan Amasiasec gudura berequin ez eramatecotzat guibelerat igorri çuen armada hura, Judaco hirietara hedatu cen, Samariatic Bethoroneraino, eta hirur mila guiçon hilic, harrapaquin handi bat eguin çuen.
14 Amasiasec berriz, Idumearren sarrasquiaren ondotic, eta Seirgo semeen jaincomoldeac eramanic, beretzat hartu cituen jaincotzat, eta adoratzen cituen eta isensua erretzen çaroeten.
15 Haratic Amasiasen contra samurturic, Jaunac igorri çaroen profeta bat, ceinac erran baitzaroen: Certaco adoratu ditutzu jainco batzu, beren populua çure escutic ecin itzurraraci dutenac?