16 Bainan indarretan sarthu cenean, bihotza hantu citzaioen bere galgarri, eta utzi çuen bere Jainco Jauna ganaco artha, eta Jaunaren temploan sarthuric, isensua erre nahi içan çuen balsamuetaco aldarearen gainean.
17 Haren ondotic berehala sarthu cen Açarias aphez-handia eta harequin laur hogoi aphez guiçon larderia handienecoac.
18 Erregueri buru eguin eta erran çaroeten: Jaunaren aitzinean isensua erretzea, eguimbide hori etzaitzu emana, Ocias; bainan hori aphecena da, erran nahi da Aaronen seme hortaraco consecratuac içan direnena; ilki çaite sainduteguitic; ez arbuia, ceren Jainco Jaunac ez baitarotzu ospetan erakutsico.
19 Eta Ociasec hasarreturic, escu batez çaducala isensuncia isensuaren erretzeco, apheçac dixidatzen cituen. Eta ordu berean leguena haren belharrean atheratu cen, aphecen aitzinean, Jaunaren temploan, balsamuetaco aldarearen gainean.
20 Eta Açarias aphez-handiac eta gaineraco berce aphez guciec beguiratu çaroetenean, leguena ikusi çuten haren belharrean, eta berehala iraici çuten; bainan berac ere ilkitzera laster eguin çuen, ceren han berean Jaunaren çauriari ohartu baitzen.
21 Erregue Ocias leguensu içatu cen beraz bere heriotzeco eguneraino, eta etche bereci batean egotu cen, Jaunaren etchetic iraiçaraci çuen leguenaz maldatua. Bada, Joatham haren semeac hotseman çaroen erregueren etcheari eta juiatzen çuen lekuco populua.
22 Berriz, Isaias profetac, Amosen semeac iscribatu cituen Ociasen gaineraco eguinçac, nahiz lehenac, nahiz azquenac.