2 Bainan Israelgo erregueen bidetan ibili cen, eta berçalde jainco-moldeac urthu cituen Baalençat.
3 Harec erre çuen isensua Benenomgo haranean, eta bere semeac suaz garbitu cituen, Jaunac Israel ethorcean hil cituen jendaien ohitzaren arabera.
4 Imolatzen çuen halaber eta usain onac erretzen cituen leku goretan, munhoetan eta çuhaitz hostotsu gucien azpian.
5 Eta bere Jainco Jaunac arthiqui çuen Siriaco erregueren escuetara, ceinac jo baitzuen, eta haren erresumatic harrapaquin handi bat hartu eta Damaserat eraman baitzuen. Israelgo erregueren escura ere arthiquia içan cen eta çauri handiaz joa.
6 Eta Phaceec, Erromeliaren semeac, Judatic hil cituen egun batez sei hogoi mila, oro guiçon guerlariac, bazterrerat utzi çutelacotz beren arbasoen Jainco Jauna.
7 Orduco egun beretan, Cecric, Efraimgo guiçon ahal handitaco batec, hil cituen Maasias erregueren semea, Ezricam haren etcheco buruçaguia, eta Elcana ere erregueren ondotic bigarren cena.
8 Eta Israelgo semeec beren anaietaric hartu cituzten berrehun mila emaztequi, haur eta nescatcha, eta nihonereco harrapaquina, eta hura Samariara eraman çuten.