2 Paralipomenac 28:9-15 BHNT

9 Egun hequiez han bacen Jaunaren profeta bat Oded deitzen cena, ceina ilki baitzen Samariara heldu cen armadaren bidera, eta erran çaroeten: Huna non çuen arbasoen Jainco Jaunac, Judaren contra hasarrez, arthiqui dituen çuen escuetara, eta latzqui hil ditutzue halaz non ceruetara jo baitu çuen gogorqueriac.

10 Berçalde Judaco eta Jerusalemeco umeac çuen muthil eta nescatotzat nahi ditutzue azpiratu, ez baita hori eguiteco lana; ecic hortan bekatu eguin duçue çuen Jainco Jaunaren alderat.

11 Bainan adi çaçue ene errana eta bihur çatzue çuen anaietaric erakarri ditutzuen gathibuac, ceren Jaunaren hasarre gaitza çuen gainera jaustera baitihoa.

12 Hargatic Efraimgo semeetaric lehembicicoac, Açarias Johananen semea, Baraquias Mosolamothen semea, Ecequias Selumen semea eta Amasa Adaliren semea, jarri ciren gudutic heldu cirenen aitzinean,

13 Eta erran çaroeten: Ez ditutzue hemen sarraracico gathibuac, beldurreceta bekatu eguin deçagun Jaunaren alderat. Certaco nahi ditutzue gure bekatuac berhatu eta gure hoben çaharrac mukurrutu? ecic handia da bekatua, eta Jaunaren hasarreco kea sugarcera dihoa Israelen gainera.

14 Eta guerlaco guiçonec, aitzindarien eta oste guciaren aitzinean, guibelerat igorri cituzten harrapaquina eta hartu cituztenac oro.

15 Eta aixtian aiphatu ditugun guiçonac ethorri ciren, eta gathibuac harturic eta has ciren guciac, buluzquinetaric jaunci cituzten; eta soinecoz eta oinetacoz jaunci, janaz eta edanaz berotu, eta nekearen gatic gançutu eta arthatu cituzten ondoan, ecin ibil citazqueenac eta hebainduac ciren guciac, çamari gainetan eçarri cituzten, eraman cituzten beren anaietara, Jericora, Palmetaco hirira, eta berac Samariara itzuli ciren.