14 Hemanen umeetaric berriz, Jahiel eta Semei; aldiz Idithunen semeetaric, Semeias eta Ociel.
15 Eta bildu cituzten beren anaiac; sainduetsi ciren, eta erregueren manuaren eta Jaunaren manamenduaren arabera, sarthu ciren Jaincoaren etchearen xahutzera.
16 Apheçac ere Jaunaren temploan sarthu ciren haren sainduestera; barnean lohiric aurkitu cituztenac oro, athe-sarcera kendu cituzten, eta lebitarrec camporat Cedrongo errecara eraman cituzten.
17 Bada, lehen hilabetheco lehembicico egunean hasi ciren xahutzen, eta hilabethe bereco çorcigarren egunean sarthu ciren Jaunaren temploco lorioan; çorci egunez temploa xahu eguin çuten, eta hilabethe bereco hamaseigarren egunean, hasi lana akabatu çuten.
18 Guero Ecequias erreguearen aitzinera aguertu ciren, eta erran çaroten: Sainduetsi dugu Jaunaren etche gucia, holocaustetaco aldarea eta hango unciac, proposicioneco mahaina ere eta hartaco tresnac,
19 Eta erregue Acacec bere erreguetasuneco demboran, arnegatu çuen ondoan, likistu cituen puscac oro; eta hara guciac atheratuac daudela Jaunaren aldare aitzinera.
20 Eta Ecequias goicic jaiquiric, hirico buruçaguiac oro bildu cituen, eta Jaunaren templora igan cen.