15 Eta bildu cituzten beren anaiac; sainduetsi ciren, eta erregueren manuaren eta Jaunaren manamenduaren arabera, sarthu ciren Jaincoaren etchearen xahutzera.
16 Apheçac ere Jaunaren temploan sarthu ciren haren sainduestera; barnean lohiric aurkitu cituztenac oro, athe-sarcera kendu cituzten, eta lebitarrec camporat Cedrongo errecara eraman cituzten.
17 Bada, lehen hilabetheco lehembicico egunean hasi ciren xahutzen, eta hilabethe bereco çorcigarren egunean sarthu ciren Jaunaren temploco lorioan; çorci egunez temploa xahu eguin çuten, eta hilabethe bereco hamaseigarren egunean, hasi lana akabatu çuten.
18 Guero Ecequias erreguearen aitzinera aguertu ciren, eta erran çaroten: Sainduetsi dugu Jaunaren etche gucia, holocaustetaco aldarea eta hango unciac, proposicioneco mahaina ere eta hartaco tresnac,
19 Eta erregue Acacec bere erreguetasuneco demboran, arnegatu çuen ondoan, likistu cituen puscac oro; eta hara guciac atheratuac daudela Jaunaren aldare aitzinera.
20 Eta Ecequias goicic jaiquiric, hirico buruçaguiac oro bildu cituen, eta Jaunaren templora igan cen.
21 Eta elkarrequin escaini cituzten çazpi cecen, çazpi ahari, çazpi bildots eta çazpi aker bekatuarençat, erresumarençat, sainduteguiarençat eta Judarençat; eta erreguec Aaronen seme aphecei erran çaroeten, Jaunaren aldarearen gainean escaint cetzaztela.