2 Jaunaren aitzinean gogaragarri cena eguin çuen, Dabidec, haren aitac eguin cituen gucien arabera.
3 Bere erreguetasuneco lehembicico urthean eta lehembicico hilabethean, idequi eta berritu cituen Jaunaren etcheco atheladac.
4 Eta erakarri cituen apheçac eta lebitarrac, eta bilaraci cituen iguzqui-haiceco plaçara.
5 Eta erran çaroeten: Adi neçaçue, lebitarrac, eta sainduets çaitezte; çuen Jainco Jaunaren etchea xahu çaçue, eta lohiqueria guciac ken çatzue sainduteguitic.
6 Gure aitec bekatu eguin dute, eta gaizquia gure Jainco Jaunaren aitzinean eguin dute, hura bazterrerat utziz; Jaunaren tabernacletic itzuli dituzte beguitharteac eta guibela erakutsi darote.
7 Sarcean ciren atheac hersi dituzte, hil dituzte arguiac, isensua ez dute erre, eta holocaustac ez dituzte Israelgo Jaincoaren sainduteguian escaini.
8 Hargatic Jaunaren hasarrea subermatua içan da Judaren eta Jerusalemen gainera. Eta asalduei, hilcequetei eta trufei eman ditu, cerorrec çuen beguiz ikusten duçuen beçala.