23 Hurbilaraci cituzten bekatuarençateco akerrac erregueren eta oste guciaren aitzinean, eta escuac eman çaroezten gainera;
24 Aphecec imolatu cituzten, eta odolaz ihinztadura eguin çuten aldarearen aitzinean Israel guciaren xahupeneraco; ecic erreguec manatu çuen holocausta Israel guciarençat eta bekatuarençat eguina içan cedin.
25 Lebitarrac eçarri cituen halaber Jaunaren etchean, cimbalequin, maniurrequin eta guitarrequin, Dabidec, Gad ikusleac eta Nathan profetac xedatu çuten beçala; ecic Jaunaren manamendu bat cen, bere profeten arartecoz eguina.
26 Eta lebitarrac eman ciren Dabiden musicaco tresnac escuan, eta apheçac turutequin.
27 Ecequiasec manatu çuen holocausta escaint ceçaten; hasi ciren Jaunaren laudorioen cantatzen, turuten durrundarazten, eta Dabidec Israelgo erreguec xuxendu cituen asco tresnen jotzen.
28 Aldiz oste gucia adoran çagoelaric, cantariac eta turutac cituztenac beren eguimbideetan ciren, holocausta akabatu arteo.
29 Eta escainça akabatu cenean, erregue gurthu cen eta harequin ciren guciac ere, eta adoratu çuten Jauna.