27 Ecequiasec manatu çuen holocausta escaint ceçaten; hasi ciren Jaunaren laudorioen cantatzen, turuten durrundarazten, eta Dabidec Israelgo erreguec xuxendu cituen asco tresnen jotzen.
28 Aldiz oste gucia adoran çagoelaric, cantariac eta turutac cituztenac beren eguimbideetan ciren, holocausta akabatu arteo.
29 Eta escainça akabatu cenean, erregue gurthu cen eta harequin ciren guciac ere, eta adoratu çuten Jauna.
30 Ecequiasec eta buruçaguiac lebitarrei manatu çaroeten Jauna lauda ceçaten Dabiden eta Asaph ikuslearen cantiquequin; eta laudatu çuten bozcalencia handitan, eta belhaunicaturic adoratu çuten.
31 Ecequiasec berriz, hau erran çuen oraino: Jaunarençat bethe ditutzue çuen escuac; hurbil çaizte, eta bitimac eta laudorioac escaint çatzue Jaunaren etchean. Oste guciac beraz, bihotz jaincotiar batequin escaini cituen bitimac, laudorioac eta holocaustac.
32 Bada, hau içan cen osteac escaini cituen holocausten nombrea: hirur hogoi eta hamar cecen, ehun ahari eta berrehun bildots.
33 Eta Jaunari sainduetsi çarozten sei ehun idi eta hirur mila ardi.