32 Bada, hau içan cen osteac escaini cituen holocausten nombrea: hirur hogoi eta hamar cecen, ehun ahari eta berrehun bildots.
33 Eta Jaunari sainduetsi çarozten sei ehun idi eta hirur mila ardi.
34 Apheçac berriz, guti ciren, eta etziren asqui holocausten larrutzeco; hargatic beren anaia lebitarrec lagundu cituzten, lana akabatu eta apheçac sainduetsiac içan citecen arteo: ecic ohitza errexagoz sainduesten dira lebitarrac apheçac baino.
35 Içatu cen beraz hainitz holocausta, baquezcoen bilgor eta holocausten libacione; eta osoan eçarriac içan ciren Jaunaren etcheco ohoreac.
36 Eta Ecequias eta populu gucia boztu ciren, Jaunaren cerbitzua berriz eçarria celacotz; ecic bat-batean hartu çuen horren eguiteco gogoa.