33 Eta Jaunari sainduetsi çarozten sei ehun idi eta hirur mila ardi.
34 Apheçac berriz, guti ciren, eta etziren asqui holocausten larrutzeco; hargatic beren anaia lebitarrec lagundu cituzten, lana akabatu eta apheçac sainduetsiac içan citecen arteo: ecic ohitza errexagoz sainduesten dira lebitarrac apheçac baino.
35 Içatu cen beraz hainitz holocausta, baquezcoen bilgor eta holocausten libacione; eta osoan eçarriac içan ciren Jaunaren etcheco ohoreac.
36 Eta Ecequias eta populu gucia boztu ciren, Jaunaren cerbitzua berriz eçarria celacotz; ecic bat-batean hartu çuen horren eguiteco gogoa.