4 Eta erakarri cituen apheçac eta lebitarrac, eta bilaraci cituen iguzqui-haiceco plaçara.
5 Eta erran çaroeten: Adi neçaçue, lebitarrac, eta sainduets çaitezte; çuen Jainco Jaunaren etchea xahu çaçue, eta lohiqueria guciac ken çatzue sainduteguitic.
6 Gure aitec bekatu eguin dute, eta gaizquia gure Jainco Jaunaren aitzinean eguin dute, hura bazterrerat utziz; Jaunaren tabernacletic itzuli dituzte beguitharteac eta guibela erakutsi darote.
7 Sarcean ciren atheac hersi dituzte, hil dituzte arguiac, isensua ez dute erre, eta holocaustac ez dituzte Israelgo Jaincoaren sainduteguian escaini.
8 Hargatic Jaunaren hasarrea subermatua içan da Judaren eta Jerusalemen gainera. Eta asalduei, hilcequetei eta trufei eman ditu, cerorrec çuen beguiz ikusten duçuen beçala.
9 Eta tzarqueria horren ariaz, gure aitac ezpataren azpira erori dira, eta gure seme, alaba, emazteac eramanac içan dira gathibu.
10 Orai ene gogaraco da batasun eguin deçagun Israelgo Jainco Jaunarequin, eta gure ganic aldaratuco du bere hasarrearen hatsa.