9 Eta tzarqueria horren ariaz, gure aitac ezpataren azpira erori dira, eta gure seme, alaba, emazteac eramanac içan dira gathibu.
10 Orai ene gogaraco da batasun eguin deçagun Israelgo Jainco Jaunarequin, eta gure ganic aldaratuco du bere hasarrearen hatsa.
11 Ene semeac, ez içan axolagabe: Jaunac hautatu çaituztete haren aitzinean egoteco, hari eguimbideen bihurceco, haren cerbitzatzeco eta hari isensuaren erretzeco.
12 Orduan jaiqui ciren lebitarrac: Caathen umeetaric, Mahath Amasairen semea, eta Joel Açariasen semea; aldiz Merariren semeetaric, Cis Abdiren semea, eta Açarias Jalaleelen semea; Jersomen umeetaric berriz, Joah Cemaren semea, eta Eden Joahen semea;
13 Elisaphanen umeetaric berriz, Samri eta Jahiel; Asaphen umeetaric halaber, Çacarias eta Mathanias;
14 Hemanen umeetaric berriz, Jahiel eta Semei; aldiz Idithunen semeetaric, Semeias eta Ociel.
15 Eta bildu cituzten beren anaiac; sainduetsi ciren, eta erregueren manuaren eta Jaunaren manamenduaren arabera, sarthu ciren Jaincoaren etchearen xahutzera.