1 Ecequiasec halaber Israel guciari eta Judari bidali çaroeten, eta gutunac iscribatu çaroezten Efraimi eta Manaseri, Jerusalemera ethor citecen Jaunaren etchera, eta Israelgo Jainco Jaunari eguin cioçoten bazcoa.
2 Beraz erreguec, buruçaguiec eta baldarna guciac Jerusalemen bilçar eguinic, erabaqui çuten bazcoa bigarren hilabethean eguinen çutela.
3 Alabainan bere orduan ecin eguin çuten, behar cen becembat aphez etzelacotz içan sainduetsiric, eta populua etzelacotz oraino bildua içan Jerusalemera.
4 Eta solasa erregueren eta oste guciaren gogaraco içan cen.
5 Eta erabaqui çuten meçulariac igorrico cituztela Israel gucira Bersabeetic Daneraino, ethor citecen eta Israelgo Jainco Jaunari bazcoa Jerusalemen eguin cioçoten; ecic ascoc etzuten eguin legueaz manatua den beçala.
6 Eta erregueren eta buruçaguien manuz gutunequin meçulariac goan ciren Israel gucira eta Judara, erreguec manatu çaroeten beçala oihu eguinez: Israelgo semeac, Abrahamen, Isaaquen eta Israelen Jainco Jauna gana bihur çaitezte, eta Asiriarren escuari itzuri diren ondarretara itzuliren da Jauna.