10 Meçulariac arin cihoacen beraz hiritic hirira Efraimgo eta Manaseco lurrac gaindi Çabuloneraino; eta hequiec trufatzen eta escarniatzen cituzten.
11 Bizquitartean Aserretic, Manasetic eta Çabulondic, bakar batzuec onhetsiric errana, Jerusalemera ethorri ciren.
12 Judan aldiz, Jaunaren escua haritu cen hequien baithan, orori bihotz bat emateco, Jaunaren hitza bethe ceçaten, erregueren eta buruçaguien manuaren arabera.
13 Eta populutze handiac bildu ciren Jerusalemera, airisetaco besta-buruaren eguitera bigarren hilabethean.
14 Eta jaiquiric urratu cituzten Jerusalemen ciren aldareac; eta jaincomoldeei isensuaren erretzeco erabilcen cirenac oro phuscaturic, Cedrongo errecara arthiqui cituzten.
15 Bada, bazcoa imolatu çuten bigarren hilabetheco hamalaugarren egunean. Aphecec ere eta lebitarrec, noizbait beren buruac sainduetsiric, Jaunaren etchean escaini cituzten holocaustac.
16 Eta jarri ciren beren lerroan, xedatua cen beçala eta Moise Jaincoaren guiçonaren leguearen arabera; aphecec berriz, lebitarren escutic harcen çuten ihinztaduraren eguiteco odola,