15 Bada, bazcoa imolatu çuten bigarren hilabetheco hamalaugarren egunean. Aphecec ere eta lebitarrec, noizbait beren buruac sainduetsiric, Jaunaren etchean escaini cituzten holocaustac.
16 Eta jarri ciren beren lerroan, xedatua cen beçala eta Moise Jaincoaren guiçonaren leguearen arabera; aphecec berriz, lebitarren escutic harcen çuten ihinztaduraren eguiteco odola,
17 Oste handi bat bacelacotz sainduetsia etzena; eta hargatic lebitarrec imolatu çaroeten bazcoa ernatu etzirenei beren buruac Jaunari sainduestera.
18 Efraimdic, Manasetic, Isacarretic eta Çabulondic ethorri populutic ascoc, etzirelaric sainduetsiac, bazcoa jan çuten, ez iscribatua denaren arabera; eta Ecequiasec hequiençat othoitz eguin çuen, erraten çuelaric: Jauna ona da, beguithartez jarrico da
19 Beren arbasoen Jainco Jauna beren bihotz oroz bilhatzen dutenei; eta ez darote jaçarrico ez direla sainduetsiac.
20 Jaunac ençun çuen, eta jabaldu citzaioen populuari.
21 Eta Israelgo seme, Jerusalemen aurkitu cirenec, çazpi egunez eguin çuten airisetaco besta, bozcario handitan eta egun oroz Jauna laudatuz, eta lebitarrec eta aphecec ere bai, hequien carguari cihoacen tresnac joz.