2 Beraz erreguec, buruçaguiec eta baldarna guciac Jerusalemen bilçar eguinic, erabaqui çuten bazcoa bigarren hilabethean eguinen çutela.
3 Alabainan bere orduan ecin eguin çuten, behar cen becembat aphez etzelacotz içan sainduetsiric, eta populua etzelacotz oraino bildua içan Jerusalemera.
4 Eta solasa erregueren eta oste guciaren gogaraco içan cen.
5 Eta erabaqui çuten meçulariac igorrico cituztela Israel gucira Bersabeetic Daneraino, ethor citecen eta Israelgo Jainco Jaunari bazcoa Jerusalemen eguin cioçoten; ecic ascoc etzuten eguin legueaz manatua den beçala.
6 Eta erregueren eta buruçaguien manuz gutunequin meçulariac goan ciren Israel gucira eta Judara, erreguec manatu çaroeten beçala oihu eguinez: Israelgo semeac, Abrahamen, Isaaquen eta Israelen Jainco Jauna gana bihur çaitezte, eta Asiriarren escuari itzuri diren ondarretara itzuliren da Jauna.
7 Ez beçaçue eguin çuen aita, anaiec beçala, ceinac beren arbasoen Jainco Jauna ganic guibelatu baitira, eta harec, ikusten duçuen beçala, heriotzeari arthiqui ditu.
8 Berautzue gogor çuen buruac çuen aitec beçala; escuac emotzuete Jaunari, eta bethicotzat sainduetsi duen sainduteguira çatozte; cerbitza çaçue çuen arbasoen Jainco Jauna, eta çuen gainetic aldaratuco du bere hasarrearen hatsa.