20 Jaunac ençun çuen, eta jabaldu citzaioen populuari.
21 Eta Israelgo seme, Jerusalemen aurkitu cirenec, çazpi egunez eguin çuten airisetaco besta, bozcario handitan eta egun oroz Jauna laudatuz, eta lebitarrec eta aphecec ere bai, hequien carguari cihoacen tresnac joz.
22 Eta Ecequias bihotzera minçatu çaroeten Jaunaren gaineco gaucetan ongui aditzen ciren lebitarrei; eta bestaco çazpi egunetan jan çuten, baquezco bitimac imolatuz eta beren arbasoen Jainco Jauna laudatuz.
23 Eta oste guciaren gogaraco içan cen berce çazpi egun ere bestatzea, eta hala eguin çuten bozcalencia handitan.
24 Ecic Ecequiasec Judaco erreguec populuari eman çarozcan mila cecen eta çazpi mila ardi; buruçaguiec berriz, populuari mila cecen eta hamar mila ardi eman çarozten. Aphecetaric beraz mulço handia içan cen sainduetsia.
25 Eta bozcarioz gainditua içan cen Judaco populu gucia, hala apheçac eta lebitarrac, nola Israeldic ethorri ciren jendetze guciac, Israelgo lurreco proselitac ere eta Judan egoten cirenac.
26 Eta Jerusalemen hambateco besta bat eguin cen, non halacoric ez baitzen hiri hartan içatu Salomon, Israelgo erregue, Dabiden semearen egunez gueroztic.