9 Ecic baldin çuec Jauna gana bihurcen baçarete, çuen anaiec eta semeec urricalpena aurkituren dute gathibu eraman dituzten nausien aitzinean, eta leku huntara itzuliren dira; ecic urricalmendutsu eta barkatiar da çuen Jainco Jauna, eta ez du bere beguithartea çuen ganic aldaratuco, bihurcen baçarete haren gana.
10 Meçulariac arin cihoacen beraz hiritic hirira Efraimgo eta Manaseco lurrac gaindi Çabuloneraino; eta hequiec trufatzen eta escarniatzen cituzten.
11 Bizquitartean Aserretic, Manasetic eta Çabulondic, bakar batzuec onhetsiric errana, Jerusalemera ethorri ciren.
12 Judan aldiz, Jaunaren escua haritu cen hequien baithan, orori bihotz bat emateco, Jaunaren hitza bethe ceçaten, erregueren eta buruçaguien manuaren arabera.
13 Eta populutze handiac bildu ciren Jerusalemera, airisetaco besta-buruaren eguitera bigarren hilabethean.
14 Eta jaiquiric urratu cituzten Jerusalemen ciren aldareac; eta jaincomoldeei isensuaren erretzeco erabilcen cirenac oro phuscaturic, Cedrongo errecara arthiqui cituzten.
15 Bada, bazcoa imolatu çuten bigarren hilabetheco hamalaugarren egunean. Aphecec ere eta lebitarrec, noizbait beren buruac sainduetsiric, Jaunaren etchean escaini cituzten holocaustac.