12 Çucenqui sarthu cituzten nahiz picainac, nahiz hamarrenac eta botuz emanac cirenac oro. Hequietaz berriz, içan cen cargutua Conenias lebitarra, eta bigarrençat, Semei haren anaia;
13 Eta hunen ondotic, Jahiel, Açarias, Nahath, Asael, Jerimoth, Joçabad, Eliel, Jesmaquias, Mahath eta Banaias, Coneniasen eta haren anaia Semeiren azpico, Ecequiasen eta Açarias Jaincoaren etcheco aphez-handiaren manuz, hequiec baitzuten orotan ikusteco.
14 Berriz, Core lebitarra Jemnaren semea, iguzqui-haiceco athearen çaina, cen cargutua norc bere oldera Jaunari escaincen cituenez, picainez eta sainduren sainduan consecratzen cirenez.
15 Eta haren azpico ciren Eden eta Benjamin, Jesue eta Semeias, Amarias ere eta Sequenias, aphecen hirietan, çucenqui beren çathiac emateco beren anaiei, ttipiei eta handiei,
16 Berçalde hirur urthetaric goitico muthicoei, Jaunaren temploan sarcen ciren guciei; eta hequien arthaco ciren, cerbitzuco eta berce eguimbideetaco behar cirenac egun oroz eta beren aldietan,
17 Aphecençat familiaca, eta lebitarrençat hogoi urthetaric eta goiti, beren lerro eta andanetan.
18 Eta oste guciari, hala emazteei nola hequien haurrei, muthico edo nesquei, çucen ematen çaroeten jatecoa, sainduetsiac ciren gaucetaric.