15 Eta haren azpico ciren Eden eta Benjamin, Jesue eta Semeias, Amarias ere eta Sequenias, aphecen hirietan, çucenqui beren çathiac emateco beren anaiei, ttipiei eta handiei,
16 Berçalde hirur urthetaric goitico muthicoei, Jaunaren temploan sarcen ciren guciei; eta hequien arthaco ciren, cerbitzuco eta berce eguimbideetaco behar cirenac egun oroz eta beren aldietan,
17 Aphecençat familiaca, eta lebitarrençat hogoi urthetaric eta goiti, beren lerro eta andanetan.
18 Eta oste guciari, hala emazteei nola hequien haurrei, muthico edo nesquei, çucen ematen çaroeten jatecoa, sainduetsiac ciren gaucetaric.
19 Aaronen semeetaric ere baciren bazterraldetan eta hiri bakotcheco hiripetan guiçonac eçarriac, aphez eta lebitarretaricaco guiçonqui guciei beren çathiac ematen çarozcatenac.
20 Ecequiasec beraz Juda gucian eguin cituen erran ditugunac oro, eta bere Jainco Jaunaren aitzinean eguin çuen on, çucen eta eguia cena,
21 Jaunaren etcheco cerbitzuco eguitecoetan, legue eta ceremonien arabera, bere Jaincoa nahiz bilhatu bere bihotz oroz; hala eguin çuen eta ongui goan cen.