2 Bada, Ecequiasec aphez eta lebitar mulçoac eçarri cituen andanaca, cein bere eguimbidean, erran nahi da hala apheçac nola lebitarrac holocaustetaco eta baquezcoetaco, cerbitza ceçaten, aithor eman eta canta Jaunaren campetaco atheetan.
3 Aldiz erregueri cihoacon, haren beraren içatetic escaint citecen bethi goiz-arrats holocaustac, larumbatetan ere eta hilabetheen lehen egunean eta berce besta-buruetan, Moisen leguean iscribatua den beçala.
4 Halaber manatu çaroen Jerusalemen çaroen populuari, aphecei eta lebitarrei eman cioçoten beren çucena, Jaunaren legueco eguitecoetan alde bat hari ahal citecen.
5 Hori populuaren beharrietara heldu içan cenean, Israelgo semeac asco picain escaini cituzten, ogui, arno eta olioarenic, eztiarena ere; eta lurrac ekarcen dituen gucien hamarrenac escaini cituzten.
6 Halaber Judaco hirietan çauden Israelgo eta Judaco semeec escaini cituzten idien eta ardien hamarrenac, eta beren Jainco Jaunari botuz eman çaroezten gauça sainduetsien hamarrenac; eta oro ekarcearequin, eguin cituzten meta hainitz.
7 Hirugarren hilabethean hasi ciren meten eguiten eta çazpigarren hilabethean akabatu cituzten.
8 Eta Ecequias eta buruçaguiac sarthu cirenean, ikusi cituzten metac, eta benedicatu cituzten Jauna eta Israelgo populua.