4 Halaber manatu çaroen Jerusalemen çaroen populuari, aphecei eta lebitarrei eman cioçoten beren çucena, Jaunaren legueco eguitecoetan alde bat hari ahal citecen.
5 Hori populuaren beharrietara heldu içan cenean, Israelgo semeac asco picain escaini cituzten, ogui, arno eta olioarenic, eztiarena ere; eta lurrac ekarcen dituen gucien hamarrenac escaini cituzten.
6 Halaber Judaco hirietan çauden Israelgo eta Judaco semeec escaini cituzten idien eta ardien hamarrenac, eta beren Jainco Jaunari botuz eman çaroezten gauça sainduetsien hamarrenac; eta oro ekarcearequin, eguin cituzten meta hainitz.
7 Hirugarren hilabethean hasi ciren meten eguiten eta çazpigarren hilabethean akabatu cituzten.
8 Eta Ecequias eta buruçaguiac sarthu cirenean, ikusi cituzten metac, eta benedicatu cituzten Jauna eta Israelgo populua.
9 Ecequiasec aphecei eta lebitarrei galdatu çaroeten, certaco çauden metac hala.
10 Açarias aphez-handiac, Sadoquen odolecoac, ihardetsi çaroen, cioelaric: Picainac Jaunaren etchean escainiac içaten abiatuz gueroztic, jan dugu eta ase gare, eta hainitz guelditu da, Jaunac benedicatu duelacoz bere populua; eta ondarren nasaicia da ikusten duçun hori.