6 Halaber Judaco hirietan çauden Israelgo eta Judaco semeec escaini cituzten idien eta ardien hamarrenac, eta beren Jainco Jaunari botuz eman çaroezten gauça sainduetsien hamarrenac; eta oro ekarcearequin, eguin cituzten meta hainitz.
7 Hirugarren hilabethean hasi ciren meten eguiten eta çazpigarren hilabethean akabatu cituzten.
8 Eta Ecequias eta buruçaguiac sarthu cirenean, ikusi cituzten metac, eta benedicatu cituzten Jauna eta Israelgo populua.
9 Ecequiasec aphecei eta lebitarrei galdatu çaroeten, certaco çauden metac hala.
10 Açarias aphez-handiac, Sadoquen odolecoac, ihardetsi çaroen, cioelaric: Picainac Jaunaren etchean escainiac içaten abiatuz gueroztic, jan dugu eta ase gare, eta hainitz guelditu da, Jaunac benedicatu duelacoz bere populua; eta ondarren nasaicia da ikusten duçun hori.
11 Ecequiasec manatu çuen beraz bihiteguiac antola cetzazten Jaunaren etchean. Hori eguin çutenean,
12 Çucenqui sarthu cituzten nahiz picainac, nahiz hamarrenac eta botuz emanac cirenac oro. Hequietaz berriz, içan cen cargutua Conenias lebitarra, eta bigarrençat, Semei haren anaia;