1 Horien ondoan, eta horrela çucenqui eguin cirenean, ethorri cen Senaquerib Asiriarren erregue; Judan sarthu cen eta hiri hazcartuac sethiatu cituen, hequiec hartu nahiarequin.
2 Ecequiasec ikusi çuenean hori, erran nahi da Senaquerib ethorri cela, eta guerlaco indar gucia Jerusalemen contra bihurcera çohala,
3 Bilçar eguinic aitzindariequin eta guiçonic çuhurrenequin, hea tapatuco cituzten hiriz campoan ciren ithurburuac; eta oro hitz hortaco içanic,
4 Oste handi bat bildu çuen, eta tapatu cituzten ithurri guciac eta aurkinçaren erditic iragaiten cen ur-erreca, ciotelaric: Ethorcen badira Asiriarren erregueac, ur nasaiciaric aurki ez beçate.
5 Alchatu çuen halaber, ancetsuqui hariz, urratua içan cen harrasi gucia; gainean alchatu çarozcan dorreac, eta campotic berce harrasi bat; Dabiden hirian berritu çuen Melo, eta eguin cituen nola-nahico harmac eta erredolac.
6 Armadan guerlariei eman çaroezten aitzindariac; guciac bilaraci cituen hirico atheco plaçara, eta hequien bihotzari minçatu cen, cioelaric:
7 Guiçonqui hari çaitezte, eguiçue hazcarretic; ez ikara; Asiriarren erreguearen eta harequin den oste guciaren beldurric ez içan; ecen harequin baino gurequin hainitz guehiago bada.