12 Hesturac atzeman çuen ondoan, othoiztu çuen bere Jainco Jauna, eta handizqui penitencia eguin çuen bere arbasoen Jaincoaren aitzinean.
13 Othoiztu eta minqui errequeitu çuen, eta Jaunac ençun çuen haren othoitza, eta hura Jerusalemera bere erresumara bihurraraci çuen, eta Manasec eçagutu çuen Jauna bera cela Jainco.
14 Horiez gueroz harrasi bat eguin çuen Dabiden hiriaren campotic, Jihonen mendebalerat, haranean, Arrainen athe sarcetic Opheleraino, eta borthizqui goratu çuen hura, eta armadaco aitzindarietaric eçarri cituen Judaco hiri hazcar gucietan.
15 Iraici cituen jainco arrotzac eta Jaunaren etcheco jaincomoldea; Jaunaren etcheco mendian Jerusalemen berac eguin aldareac ere, eta oro hiriz camporat arthiqui cituen.
16 Berritu çuen halaber Jaunaren aldarea, holocaustac eta baquezco bitimac escaini eta esquer onac bihurtu cituen, eta Judari manatu çaroen cerbitza ceçan Israelgo Jainco Jauna.
17 Halaric-ere populuac leku goretan imolatzen çuen oraino bere Jainco Jaunari.
18 Manaseren gaineraco eguinçac berriz, haren othoitza bere Jaincoari, eta ikusleec hari Israelgo Jainco Jaunaren icenean erraten çarozten hitzac ere, Israelgo erregueen eguincetan iduquiac dira.