15 Iraici cituen jainco arrotzac eta Jaunaren etcheco jaincomoldea; Jaunaren etcheco mendian Jerusalemen berac eguin aldareac ere, eta oro hiriz camporat arthiqui cituen.
16 Berritu çuen halaber Jaunaren aldarea, holocaustac eta baquezco bitimac escaini eta esquer onac bihurtu cituen, eta Judari manatu çaroen cerbitza ceçan Israelgo Jainco Jauna.
17 Halaric-ere populuac leku goretan imolatzen çuen oraino bere Jainco Jaunari.
18 Manaseren gaineraco eguinçac berriz, haren othoitza bere Jaincoari, eta ikusleec hari Israelgo Jainco Jaunaren icenean erraten çarozten hitzac ere, Israelgo erregueen eguincetan iduquiac dira.
19 Haren othoitza ere eta nola ençuna içan cen, haren bekatu guciac eta escarnioac, toquiac halaber ceinetan alchatu baitzituen leku gorac eta eguin lucuac eta jaincomoldeac, penitencia eguiteco aitzinean, Hoçairen liburuan iscribatuac dira.
20 Manase lokartu cen beraz bere arbasoequin, eta bere etchean ehorci çuten; eta haren orde erreguinatu cen Amon haren semea.
21 Amonec hogoi eta bi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta bi urthez erreguinatu cen Jerusalemen.