17 Halaric-ere populuac leku goretan imolatzen çuen oraino bere Jainco Jaunari.
18 Manaseren gaineraco eguinçac berriz, haren othoitza bere Jaincoari, eta ikusleec hari Israelgo Jainco Jaunaren icenean erraten çarozten hitzac ere, Israelgo erregueen eguincetan iduquiac dira.
19 Haren othoitza ere eta nola ençuna içan cen, haren bekatu guciac eta escarnioac, toquiac halaber ceinetan alchatu baitzituen leku gorac eta eguin lucuac eta jaincomoldeac, penitencia eguiteco aitzinean, Hoçairen liburuan iscribatuac dira.
20 Manase lokartu cen beraz bere arbasoequin, eta bere etchean ehorci çuten; eta haren orde erreguinatu cen Amon haren semea.
21 Amonec hogoi eta bi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta bi urthez erreguinatu cen Jerusalemen.
22 Gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean haren aita Manasec eguin içan çuen beçala; eta Manasec eguinicaco jaincomolde guciei imolatu çaroeten eta cerbitzatu cituen.
23 Eta Jaunaren beguitharteari etzaroen agurric ekarri, haren aita Manasec ekarri çaroen beçala; bainan bekatu hainitz handiagotara erori cen.