1 Josiasec çorci urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hogoi eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen.
2 Jaunaren aitzinean çucen cena eguin çuen eta bere arbaso Dabiden bideetan ibili cen; etzen makurtu ez escuin ez ezquer.
3 Bada, bere erreguetasuneco çorcigarren urthean, haurra celaric oraino, bere arbaso Dabiden Jaincoaren bilhatzen abiatu cen; eta erreguinatzen hasita hamabigarren urthean, Juda eta Jerusaleme garbitu cituen leku gora, lucu, jaincomolde eta itchura cicelatuetaric.
4 Haren aitzinean urratu cituzten Baalen aldareac; eta hequien gainean eçarriac içan ciren itchurac phorroscatuac içan ciren; lucuac ere arthiqui eta jaincomoldeac xehacatu cituen; eta hequiei imolatzen ohi içan çutenen hobien gainera barraiatu cituen puscac.
5 Berçalde aphecen heçurrac erre cituen jaincomoldeen aldareen gainean, eta xahutu cituen Juda eta Jerusaleme.