12 Hauquiec oro çucenqui eguiten cituzten. Bada, languileen buruçaguiac eta lana hersatzen çutenac, ciren Jahath eta Abdias Merariren semeetaric; Çacarias eta Mosolam Caathen semeetaric; oro musica jotzen çaquiten lebitarrac.
13 Eta asco lanetaco haxequetan hari cirenen gaineco, iscribauac ciren eta athalçain nausiac lebitarretaricacoac.
14 Eta Jaunaren templora ekarria içan cen dirua eramaten çutelaric, Helcias aphez-handiac kausitu çuen Jaunaren legueco liburua, Moisen escuticacoa.
15 Eta Saphan iscribauari erran çaroen: Jaunaren etchean aurkitu dut legueco liburua. Eta eman çaroen.
16 Eta Saphanec liburua erregueri ekarri çaroen, eta lanetaco berriac eman ciozcan, cioelaric: Çure cerbitzariei escuetaratu diozcatzuten lan guciac eguiten hari dira.
17 Jaunaren etchean aurkitu den dirua bildu dute; eta languileen aitzindariei eta asco lanen eguileei emana da.
18 Berçalde Helcias apheçac eman içan darot liburu hau. Hura erregueren aitzinean iracurtu çuenean,