14 Eta Jaunaren templora ekarria içan cen dirua eramaten çutelaric, Helcias aphez-handiac kausitu çuen Jaunaren legueco liburua, Moisen escuticacoa.
15 Eta Saphan iscribauari erran çaroen: Jaunaren etchean aurkitu dut legueco liburua. Eta eman çaroen.
16 Eta Saphanec liburua erregueri ekarri çaroen, eta lanetaco berriac eman ciozcan, cioelaric: Çure cerbitzariei escuetaratu diozcatzuten lan guciac eguiten hari dira.
17 Jaunaren etchean aurkitu den dirua bildu dute; eta languileen aitzindariei eta asco lanen eguileei emana da.
18 Berçalde Helcias apheçac eman içan darot liburu hau. Hura erregueren aitzinean iracurtu çuenean,
19 Eta erreguec aditu cituenean legueco hitzac, urratu cituen bere soinecoac,
20 Eta manatu cituen Helcias, Ahicam Saphanen semea, Abdon Micaren semea, Saphan iscribaua ere eta Asaas erregueren cerbitzaria, cioelaric: