18 Berçalde Helcias apheçac eman içan darot liburu hau. Hura erregueren aitzinean iracurtu çuenean,
19 Eta erreguec aditu cituenean legueco hitzac, urratu cituen bere soinecoac,
20 Eta manatu cituen Helcias, Ahicam Saphanen semea, Abdon Micaren semea, Saphan iscribaua ere eta Asaas erregueren cerbitzaria, cioelaric:
21 Çoazte eta Jauna othoitz çaçue enetzat eta Israelgo eta Judaco ondarrençat, atzeman den liburu hortaco hitz gucien gainean; ecic Jaunaren hasarre gaitza ixuri da gure gainera, ceren gure aitec beguiratu ez dituzten Jaunaren hitzac, liburu hortan iscribatuac diren gucien eguiteco.
22 Beraz Helcias, eta harequin batean erreguez manatuac içan cirenac, goan ciren Olda profetesa Setumen emaztea gana, Selum baitzen Thecuathen seme eta hecuath Hafra soin-çainarena. Olda Jerusaleme bigarrenean egoten cen, eta erran çarozten hari gorago aiphatu ditugunac.
23 Oldac ihardetsi çaroeten: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Erroçue ni gana bidali çaituzteten guiçonari:
24 Hau dio Jaunac: Huna non nic erakarriren ditudan leku horren gainera eta horgo egoiliarren gainera, Judaco erregueren aitzinean iracurtu den liburu hortan iscribatuac diren madaricione guciac;