24 Hau dio Jaunac: Huna non nic erakarriren ditudan leku horren gainera eta horgo egoiliarren gainera, Judaco erregueren aitzinean iracurtu den liburu hortan iscribatuac diren madaricione guciac;
25 Ceren utzi nauten bazterrerat eta jainco arrotzei sacrificatu duten, ene hasarrearen jauçaraztecotzat beren escuetaco lan guciez: hargatic ene hasarrea leku horren gainera ixurico da eta ez da iraunguico.
26 Judaco erregueri berriz, Jaunaren errequeitzera igorri çaituztetenari, hunela minçatuco çarete: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Nola ençun baitituçu liburu hortaco hitzac,
27 Eta beratu baitu çure bihotza, eta Jaincoaren aitzinean aphaldu baitzare leku horren contra eta Jerusalemdarren contra erranac direnen gainean, ene beguitharteari agur ekarri baitioçu, hautsi baitituçu çure soinecoac, eta ene aitzinean nigar eguin baituçu, nic ere ençun çaitut, dio Jaunac.
28 Ecic laster bilduco çaitut çure arbasoetara eta baquean eraman içanen çare çure hobira; eta çure beguiec ez dute ikusico leku horren gainera eta horgo egoiliarren gainera jautsaracico dudan gaitza. Hargatic erregueri heldu çarozten harec erran guciac.
29 Eta erreguec Judaco eta Jerusalemeco çaharrac oro bilaraciric,
30 Igan cen Jaunaren etcheca, eta harequin batean Judaco guiçon guciac eta Jerusalemeco egoiliarrac, apheçac eta lebitarrac, eta populu gucia ttipitic handiraino. Erreguec, hequiec aditzen çutelaric, Jaunaren etchean iracurtu cituen liburuco hitz guciac;