2 Paralipomenac 34:27-33 BHNT

27 Eta beratu baitu çure bihotza, eta Jaincoaren aitzinean aphaldu baitzare leku horren contra eta Jerusalemdarren contra erranac direnen gainean, ene beguitharteari agur ekarri baitioçu, hautsi baitituçu çure soinecoac, eta ene aitzinean nigar eguin baituçu, nic ere ençun çaitut, dio Jaunac.

28 Ecic laster bilduco çaitut çure arbasoetara eta baquean eraman içanen çare çure hobira; eta çure beguiec ez dute ikusico leku horren gainera eta horgo egoiliarren gainera jautsaracico dudan gaitza. Hargatic erregueri heldu çarozten harec erran guciac.

29 Eta erreguec Judaco eta Jerusalemeco çaharrac oro bilaraciric,

30 Igan cen Jaunaren etcheca, eta harequin batean Judaco guiçon guciac eta Jerusalemeco egoiliarrac, apheçac eta lebitarrac, eta populu gucia ttipitic handiraino. Erreguec, hequiec aditzen çutelaric, Jaunaren etchean iracurtu cituen liburuco hitz guciac;

31 Eta bere jar-lekuan xutic, patu jo çuen Jaunaren aitzinean, haren ondotic ibilceco, haren manamendu, lekucotasun eta ceremoniac bere bihotz oroz eta arima guciz beguiratzeco, iracurtu çuen eta liburu hartan iscribatuac cirenen eguiteco.

32 Horren gainean cin-eraguin çaroeten halaber Jerusalemen eta Benjaminen kausituac içan ciren guciei, eta Jerusalemdartec onhetsi çuten beren arbasoen Jainco Jaunarequilaco patua.

33 Josiasec beraz Israelgo semeen leku gucietaric iraici cituen icigarriqueriac oro; eta Israelen guelditu ciren guciei cerbitzaraci çaroeten beren Jainco Jauna. Hura bici içan ceno, etziren aldaratu beren arbasoen Jainco Jauna ganic.