3 Bada, bere erreguetasuneco çorcigarren urthean, haurra celaric oraino, bere arbaso Dabiden Jaincoaren bilhatzen abiatu cen; eta erreguinatzen hasita hamabigarren urthean, Juda eta Jerusaleme garbitu cituen leku gora, lucu, jaincomolde eta itchura cicelatuetaric.
4 Haren aitzinean urratu cituzten Baalen aldareac; eta hequien gainean eçarriac içan ciren itchurac phorroscatuac içan ciren; lucuac ere arthiqui eta jaincomoldeac xehacatu cituen; eta hequiei imolatzen ohi içan çutenen hobien gainera barraiatu cituen puscac.
5 Berçalde aphecen heçurrac erre cituen jaincomoldeen aldareen gainean, eta xahutu cituen Juda eta Jerusaleme.
6 Eta oraino Manaseco, Efraimgo, Simeongo eta Nefthalico hirietan oro urratu cituen.
7 Eta aldareac herrautsi, lucuac eta jaincomoldeac puscacatu eta temploac oro urratu cituenean Israelgo lur gucian, Jerusalemera bihurtu cen.
8 Beraz bere erreguetasuneco hemeçorcigarren urthean, lurra eta Jaunaren temploa orduco xahuturic, igorri cituen Saphan Eseliasen semea, Maasias hirico buruçaguia eta Joha, Joacaz agueriçainaren semea, bere Jainco Jaunaren etchearen berritzera.
9 Hauquiec goan ciren Helcias aphez-handia gana, eta haren escutic harturic Jaunaren etchera ekarria içan cen dirua, eta lebitarrec eta athalçainec Manasetic, Efraimdic eta gaineraco Israel gucitic bildu çutena, eta Juda gucitic, Benjamindic eta Jerusalemdarretaric,